Apirilak 18, 2016 | Berriak
Apirilaren 12tik 15era, Europako Jesuiten bi ikastetxetako sei irakasle izan ditugu gure artean. Anberes-eko (Belgika) Onze- Lieve- Vrouwecollege eta Galway-eko (Irlanda) Scoil Iognaid ikastetxeetako irakasleek gure Lehen Hezkuntzako ikasleekin hainbat ekintzetan parte hartu dute. Honez gain, Donostia ezagutzeko eta Loiolara bisita egiteko ere izan dute aukera.
Hau izan da elkartrukaketa proiektu honen hirugarren txanda, zuzendarien eta irakasleen lehenengo txanda elkartrukaketak aurreko urteotan egin ondoren.
Hona hemen txanda honen Donostiako bisitaren hainbat argazki.
Apirilak 4, 2016 | Berriak
Ikastetxean XXI.mendeko ikasleentzat XXI.mendeko erantzunak emateko dugun helburu estrategikoaren barne, apirilak 5etik 7ra luxuzko gonbidatu bat dugu: Robert Swartz da, CTT – Center for Teaching Thinking-eko (Centro para Enseñanza basada en el Pensamiento). zuzendaria (Pentsamenduan oinarritutako Hezkuntzarako Ikastegia).
Etapa guztietako irakasle talde bat pentsamenduaren garapenean oinarritutako ikaskuntzari buruzko formakuntza egiten ari da, curriculumean pentsamendu sortzailea, analitikoa eta kritikoa batuz. Hortaz, Swartz Doktorea egun hauetan zehar egongo da landutakoari buruzko coaching-a egiten.
CTT-a irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da. 1992.urtetik haien curriculumean pentsamendu kritiko eta sortzailea sartu nahi dituzten eskola eta unibertsitateetarako tailerrak, programak eta baliabide didaktikoak eskaintzen ditu. Gaur egun, esan dezakegu erakunde hau edukiaren heziketan pentsamenduaren formakuntzan nazioarteko liderra dela. Heziketa mota honek ikasleen pentsamendu-trebetasunak garatzen laguntzen du, baita pentsamendu eta sentiberatasun ohiturak ere; lanean, lanbide-praktikan eta gure eguneroko bizitzan beharrezkoak direla kontuan hartuz.
Ikaskuntza-mota honek, jesuiten hezkuntzak oinarri gisa hartzen duen Inaziar Paradigma Pedagogikoaren (Esperientzia – Hausnarketa – Ekintza) “hausnarketa” fasea aberasten du. Jesuitak Donostia Ikastetxean aberaste hau mundu gizatiarragoa, solidarioa eta eraginkorragoa lortzeko funtsezkoa dela uste dugu.
Urtarrilak 25, 2016 | Berriak
2016-2017 ikasturterako Batxilergorako ikasle berrientzako matrikulazio epe ofiziala martxoaren 9ko EHAOean argitaratu da. Datak hurrengo hauek dira:
Maiatzaren 2tik 12ra (biak barne): ikastegian egiten bada.
Maiatzaren 2tik 11ra (biak barne): Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak honetarako prestatutako aplikazio informatikoaren bitartez egiten bada.
Matrikula eskaera ikastegian egiten bada, Idazkaritzan hurrengo dokumentuak aurkeztu beharko dira: ikaslea eta aita/ama/tutore legala elkarrekin bizitzearen errolda-agiria, tutore legalaren NAN agiriaren fotokopia, ikaslearen NAN agiriaren fotokopia, familia liburuaren fotokopia non familia unitatearen kide guztiak azaltzen diren.
Gure Idazkaritzako ordutegia eskaera hau egiteko betikoa izango da: 8:00 -18:00 (etengabea). Aipatutako etaparen ikasleen onarpenerako prozedura honekin lotura duten dokumentazio guztia Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko web orrialdean kontsulta dezakezue.
Bestalde, gogorarazten dizkizuegu azken urteotan ikastetxeak egin dituen Batxilergorako atxikipenak hurrengo ikastegiekin: Ntra. Señora de Aránzazu (Jesuitinak), Mariaren Bihotza (Klaretiar Misiolariak) eta Mary Ward Ikastetxea. Modu honetan, ikastegi hauen DBH4.mailako ikasleek gure Ikastetxeko Batxilergorako sarrera zuzena izango dute, behin matrikula-eskaera eginda.
OHARRA: Gure Ikastetxeko 4.DBHko ikasleek ez dute kudeaketa hau egin beharko.
Azaroak 10, 2015 | Berriak
Aurten diariovasco.com-ek bere 20.urteurrena ospatzen ari da eta, testuinguru horretan, diariovasco.com Sarien 2015eko edizioak, azaroak 19an Orona Ideo-ko Berrikuntza auditorioan ospatu dena, bere arloan profil berritzailea izategatik nabarmentzen diren zenbait erakunde, instituzio eta pertsonak goraipatuko ditu. Hortaz, besteen artean, hurrengo arloak saritu ziren: berrikuntza kulturan, kirolean, hirugarren sektorean, zientzian, etabar, 11 sari banatuz.
Hezkuntzan berrikuntza kategorian, Jesusen Lagundiko ikastegiak eta, zehatz mehatz, Donostiako Jesuiten ikastetxea, sarituak izan dira, “hezkuntza-hobekuntzarako teknologia berriak gehitzeko egindako lan iraunkorragatik”. Horrela aurkeztu gintuzten:
Presentación Jesuitak Donosti Aurkezpena (Berrikuntza – Innovación) from Jesuitak Donostia Ikastetxea on Vimeo.
Duela zenbait urte egiten ari garen lana kontuan hartuz, sari hau jasotzeak ilusioz eta adorez bete gaitu amets egiten eta gure ikasle, familia eta hezitzaileei hoberena emateko lanean jarraitzeko, erantzun berriak eskatzen dizkigun XXI.mende honetan.
MILA ESKER eta ZORIONAK goraipamen hau jasotzeko, modu batean edo bestean, lagundu duzuen pertsona guztioi. Hezitzaileei, irakasle zein irakasle ez direnak, hainbesteko lanarekin hezkuntza aldatzea posible egiten ari direnak. Ikastetxeko familiei, hezkuntza-berrikuntzan dugun interesean guztiz fidatzen direla eta proposatu eta garatzen ditugun hobekuntzetan beti euskarri direla. Ikasleei, sartutako hobekuntzak ondo eta motibazio handiarekin onartzen dituztela. Eta aldaketa hau garatzeko erreminta eta sistema hobeak aukeratu ahal izateko ikerketan lankidetzan ari garen hezkuntza arloko eta Jesusen Lagundiko pertsona eta erakunde guztiei.
ESKERRIK ASKO teknologia berriak gure ikastetxeko irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan ezartzeko egindako ahalegin eta lan guztiengatik.
Hona hemen saria jasotzerakoan Amaia Arzamendik esandako hitzak:
Discurso Premios dv.com Hitzaldia from Jesuitak Donostia Ikastetxea on Vimeo.