Inaziotar Astea, ikasle eta hezitzaileentzat

Inaziotar Astearen baitan antolatu den programa bereziak ez ditu ikasleak soilik kontuan hartu. Kontzientzia astindu eta hausnarketarako tarte bat hartzeko asmoz, hezitzaileei zuzendutako klaustro berezia antolatu zen atzo.

Klaustroaren helburu nagusia Jesusen Lagundiaren hospitalitate kanpaina aurkeztea izan zen. Ondorioz, martxan dauden proiektu desberdinak entzuteko aukera izan zuten hezitzaileek. Aurkezpena 3 alor nagusitan gauzatu zen: lagundu, zerbitzatu eta defendatu.
José Javier Pardo, PATeko kidea (Plataforma Apostólica Territorial) eta Martín Iriberri, Hospitalitate Komisioko kidea, arduratu ziren aurkezpen orokorra egiteaz. Behin amaituta, ondorengo proiektuak aurkeztu ziren atalez atal.
loiolaetxea-futbol-taldea “Lagundu” lan ildoaren barruan, 3 proiektu aurkeztu ziren, “Loiolatxea” futbol taldea, abegi-familien proiektua eta Transpirenaica Social Solidaria. Loiolaetxea, ikasle ohiek, Deustuko Unibertsitateko kideek eta Loiolaetxearen inguruan dauden gazteek osatutako futbol taldea da. Ikastetxean entrenatzen dute, entrenatzaileak ikastetxeako aitak dira eta Diario Vascok antolatutako Fútbol 7 Ligan parte hartzen dute. Proiektua taldeko kide diren Ioritz, Youssefek eta Hamzak aurkeztu zuten.Abegi-familien proiektua aurkezteko Félix Arrieta eta Mohammed eta Adelaida Lacasta eta Youssef istorioak entzuteko aukera izan zuten hezitzaileek. Duela hilabete batzuk biek euren etxea ireki diote sabai baten bila zeuden pertsonei. Familia berri hauen esperientzia entzutea hunkigarria izan zen bertan zeuden lagunentzat. Honez gain, lanean dauden kanpotarrek etxeak alokatzeko duten arazoa ere mahai gainean jarri zen. Jesusen Lagundiaren babesarekin joanda ere, aurreiritziek zailtasunak jartzen dizkiete etorkinei integratzerako garaian.sin-titulo-6 Azkenik, “Lagundu” proiektuaren baitan, Transpirenaica Social Solidaria proiektua aurkeztu zuten 1. Batxilergoko ikasleek. Pariseko Inaziotar Bidean hasi zen proiektua eratzen. Hiriko kontraste sozialak aztertu ondoren, ikasleek egoera horren aurrean beraien ekarpena egiteko ideiarekin itzuli ziren Donostiara, eta buru-belarri hasi ziren lanean. Une horretan, Transpirenaica Social Solidaria proiektua ezagutu zuten. Euren helburua, ikastetxeko ikasleek eta gazte etorkinek elkarrekin, proiektu integratzaile honen ibilbideko etapa bat egitea da. Proiektua dagoeneko martxan jarri dute gazteek, izan ere, hemendik Transpirenaica hasi bitartean, elkar ezagutzeko helburuarekin ekimen desberdinak egiten ari dira, mendi irteerak, etab. Honez gain, dirua biltzeko proposamenetan ere lanean ari dira, euren osotasunean kudeatzeko asmoa baitute.
“Zerbitzatu” arloaren baitan, dagoeneko ikastetxeko tradizioa den Afari Solidarioa proiektua aurkeztu zen. Honez gain, Laguntza Akademikoa proiektuaren aurkezpena ere egin zen. Ekimen honetan, hainbat hezitzaile boluntario agertu dira baliabide urriko ikasleei eta ikasketetan zailtasunak dituztenei laguntzeko.
afari-solidarioa
Amaitzeko, eta hirugarren lan ildoaren barruan, “Defendatu”, ikastetxean arlo akademikoarekin lotutako proiektuetan eta programazio akademikoetan hainbat gauza egiten direla azpimarratu ondoren, beste bi ekimen aurkeztu ziren. Lehena “Mugetatik Haratago” proiektua izan zen. DBH 2. Mailako ikasleek dagoeneko parte hartu dute Alboanek antolatutako proiektuan, baina oraingo honetan, hezitzaileei eskaini zaie errefuxiatuen azalean jarri eta esperientzia bizitzeko aukera. Ekimen honekin batera, errefuxiatu eta etorkinen alde hilabeteko hirugarren ostegunetan gauzatzen den Isilune Zirkuluak aurkeztu ziren.

Eta nik, zer egin dezaket? Hau izan zen jardunari amaiera emateko luzatu zen galdera. Hausnarketarako tarte baten ondoren, dagoeneko martxan dauden proiektu hauetan euren harri-koskorra jarriz, hezitzaileak zer egiteko prest dauden idatzi zuten orri batzuetan. Mila esker bertaratu zineten guztiei.
mugetatik-haratago

Astelehenean Inaziotar Astea hasiko dugu

]Inaziotar astean zehar programa berezia antolatu dugu ikastetxean.

Etapaz etapa

Haur Hezkuntza
Jolasean, ikastetxeko haurrak San Inazioren bizitzan murgilduko dira. Antzerkia, abestiak, ipuinak, marrazkiak… korridorea ere atonduko dute! Irrikan gaude artelan hau ikusteko!

Lehen Hezkuntza

Martxoaren 13tik 15era, ikasleak Loiolako Inazio ezagutzeko ekimenetan lanean arituko dira eta ekintza desberdinak gauzatuko dituzte, besteak beste, “Inazio Okara” jolastuko dira LHko maila desberdinetako ikasleak nahastuta, denak patioan!

DBH

Inaziotar astearen baitan, DBHko maila bakoitzerako ekintza desberdinak antolatu dira. Hala ere, badago denentzat antolatu den ekimen bat, izan ere, Batxilergoko 1. mailako ikasleek “Ametsak gauzatu: Transpirenaica Social Solidaria” proiektua aurkeztuko diete martxoaren 15ean.
Batxilergoa

Inaziotar asteko programa berezia dela eta, 2 ekimen nabarmen antolatu dira. 1. mailakoek “Transpirenaica Social Solidaria Bingoa” gauzatuko dute martxoaren 13an proiektua aurrera eraman ahal izateko dirua biltzeko helburuarekin.

2. mailako ikasleek aldiz, mahai-inguru batean hartuko dute parte martxoaren 12an. Gai nagusia, “Inaziotar Lidergoa” izango da eta 3 gonbidatu izango dira bertan: ikastetxeko guraso den Iñigo Irizar, Iñigo Gutierrez ikasle ohia eta Amaia Arzamendi, ikastetxeko zuzendaria. Bakoitzak bere ikuspegitik lidergoaren inguruan hitz egingo du eta ikasleen galderekin eztabaida bideratuko da.

Hezitzaileak

Martxoak 14 > Hospitalitate kanpainari lotutako formakuntza
Ekimen honen baitan, Karmele Villarroelek, PALeko kideak (Plataforma Apostólica Local) eta 1. Batxilergoko ikasleek parte hartuko dute; bigarren hauek, Transpirenaica Social Solidaria proiektua aurkezteko.

Beste ekintza bereziak

Martxoak 15-16

Ikastetxeko jaiak

Martxoak 17

Goizez
Ikasle Ohien Eguna
antiguos-alumnos_face_2018
Arratsaldez:
Lampedusa Gurutzearekin Eukaristia

  • 16:00: Lampedusa Gurutzearen harrera ikastetxean.
  • 16:15: Ikastetxetik martxa Katalunia Plazara.
  • 17:15: Elkarretaratzea, komunikatuaren irakurketa eta bertsolaria.
  • 18:00: Eukaristia San Inazio Elizan (Eitb-ren emankizuna).

Martxoak 18

APYMAko krossa
Maratoi Solidarioa: Transpirenaica Social Solidaria