Irailak 29, 2026 | Berriak
Aurten, Alboanekin lankidetzan, ekimen berri bat jarriko dugu martxan. DBH 2. mailako ikasleek hiru egun igaroko dituzte Xabierren, eta hainbat gairen inguruan hausnartzeko aukera izango dute: kulturartekotasuna, etxe komuna, bakea eta adiskidetzea, genero-berdintasuna eta parte-hartze sozial eta politikoa, besteak beste.
Proiektuak gure hezkuntza integralari ekarpena egin nahi dio, besteen zerbitzura egongo diren pertsonak hezteko bidean. Ekimena Jesusen Lagundiaren Espainiako Probintziak, Loiolako Plataforma Apostolikoak eta Misiorako Idazkaritzak garatu dute.
Irailak 29, 2026 | Berriak
Asteburu honetan, Arrupe taldeko begirale eta pastoralistok Ametsen Asteburua ospatu dugu Getadarreko aterpetxean. Ikasturte berria elkarrekin planifikatzeaz gain, gure ametsak, gogoak eta bizipenak partekatzeko aukera izan dugu; datorrenari ilusioz begiratzeko aukera.
Eta orain, Jesusek esaten digun bezala: «Jaiki eta ibili!» Ikasturte berri honetan dena emateko prest!
Irailak 15, 2026 | Berriak
Egun hauetan, Jesusen Lagundiaren Espainiako ikastetxeak, unibertsitateak, pastoral zentroak, gizarte entitateak eta komunitateak ohiko jarduerara itzultzen ari dira. Ikasturte berri bati ekingo diogu, baina betiko bokazio berarekin: pertsonen bidelagun izatea, Ebanjelioaren berri ematea eta, errealitate desberdinetatik, gure garaiko erronkei erantzutea.
Iraila berriz hasteko garaia da. Eta Jesusen Lagundiaren obra bakoitzak bere errealitatea eta egiteko modua baditu ere, guztiek misio bera partekatzen dute. Heztea, ikertzea, bidelagun izatea, fedea ospatzea, egoera zaurgarrienetan dauden pertsonak zaintzea edo gizarte bidezkoago baten alde lan egitea misio bera bizitzeko modu desberdinak dira.
Duela ia bost mende, San Ignazioren lehen lagunetako batek, Jeronimo Nadalek, oso modu sinplean laburbildu zuen ideia hori: “Mundua da gure etxea”. Ez dugu toki guztietan egon behar. Munduari eta inguruan gertatzen denari begiak zabalik bizitzea da kontua; errealitateak interpelatzen uztea eta gehien behar gaituzten tokietan zerbitzatzeko prest egotea.
“Ikasturte bakoitzak gonbidatzen gaitu berriro geure buruari galdetzera gaur non dugun Jauna zain eta nola erantzun diezaiekegun eskuzabaltasunez gure garaiko erronkei”, dio Enric Puiggròs SJ Espainiako Probintzialak. “Gure misioak pertsona zehatzekin elkartzean eta Ebanjelioak gure mundurako albiste ona izaten jarraitzen duela sinestean du iturburua beti”.
Hain zuzen ere, aniztasun horretan dago Jesusen Lagundiaren aberastasunetako bat. Ikastetxe, unibertsitate, parrokia, espiritualitate zentro edo gizarte entitate bakoitzak bere egitekoa du, baina guztiek norabide bera partekatzen dute. Bokazioz unibertsalak izatea munduari irekita bizitzea da, gertatzen denari adi egotea eta errealitateak eskatzen digun tokian zerbitzatzeko prest egotea.
Abuztuak 27, 2026 | Berriak
Aurtengo guraso bileren datak gogorarazi nahi dizkizuegu. Mila esker!
