Ikasle daniarrak Donostian izan ditugu

Ikasturte berri honi hasiera paregabea eman die lehenengo batxilergoko ikasleek Hizkuntz Proiektuaren baitan gauzatzen diren Elkartrukaketak esperimentatuz. Ikastetxean garrantzi handia ematen diogu komunikazio gaitasunak lantzeari, eta ingelesezko komunikazio trebetasuna hobetzeko helburuari jarraiki, Danimarkako ikasleak izan ditugu bisitan.

Irailaren 23tik 27ra bitartean, ikastetxeko 27 familiek beren etxeko ateak ireki dizkiete Danimarkako Naesgaard Efterskole ikastetxeko 27 ikasleri. Naesgaard Efterskole ikastetxea Stubbekobing izeneko herri txiki batean kokatzen da, Copenhagetik 125km-ra hain zuzen ere, eta natura, kirola eta arte konpetentziak lantzen dituen bigarren hezkuntzako ikastetxea da.

Iraileko 5 egun horietan, Danimarkako ikasleek hainbat plan turistiko eta kultural bizitzeko aukera izan dute gure hirian zehar. Goizetan, astelehenetik hasita, Aquarium-a bisitatu zuten lehenengo. Ondoren, euskal kultura gastronomikoan murgilduz, Astigarragako Sagardo Etxera joan ziren, eta asteazkenean berriz, Donostian hain esanguratsuak diren Urgull mendia eta Santa Klara irla bisitatu zituzten. Arratsaldeak bakoitzari egokitu zaion familiarekin egoteko uneak izan dira, eta hauekin ekintza ezberdinak burutu dituzte; besteak beste, Errealaren partidua ikusi, surf-a egin edo Alde Zaharreko pintxoak jan.

Familiek zein ikasleek esan digutenez, Elkartrukaketa primeran atera da eta esperientzia zoragarria izan da guztientzat. Kultura eta bizi ohitura ezberdineko pertsonak ezagutzeko aukera eskaintzeaz gain, ingelesez aritzeko aukera ematen die Elkartrukaketak ikasleei, ahozkotasuna landuz.

Ikasle daniarrak dagoeneko beren etxeetara itzuli badira ere, ez da adiorik izan, harrera eman duten ikasleak Danimarkara bidaiatuko baitute apirilean.

Vi ses snart!
p_20180924_084314

DBH 1. eta 2. mailako proiektuak

DBHko ikasleek udako oporren aurretik azken proiektuez gozatu dute.
Txio Txio proiektua

Iaz ekin genion proiektu honi, eta aurten, birmoldatuta, ekimenari berriro eutsi diogu. Oilotegiaren eraikuntzari jarraitzeko proposamena luzatu genien ikasleei, eta Tabakalerarekin elkarlanean, DBH 1. mailako ikasleek inkubagailuak diseinatu eta eraiki dituzke arrautzak bertan uzteko. Hemen dituzue taldearen hainbat argazki!

Indian murgilduz

Ekainaren 12tik 15era, ikasturteari amaiera emateko asmoz, Indiako kultura, gizarte ezaugarriak eta bizimodua aztertzen egon dira DBH 2. mailako ikasleak modu ludiko eta esperientzialean.

 

Maiatzaren 18an Santa María Eguna ospatuko dugu

Maiatzaren 18an, ostirala, ikasturteko itxiera ofizialaren eguna ospatuko dugu. Urtero bezala, egun honetan DBH eta Batxilergoko ikasleak Santa Maria Elizara joango dira goizez. Arratsaldez, 2. Batxilergoko Graduazio ekitaldia ospatuko dugu, euren ikastetxeko ibilbideari amaiera emango dioten ikasleei agur berezia emateko.

Eguneko programazioa dela eta, maiatzaren 18an klaseak goizez bakarrik izango dira ikasle guztientzat. Honez gain, ez da jangelako zerbitzurik ezta PARAeskolarreko eskaintzarik egongo, eta ikastetxea arratsaldez itxita egongo da.

Jesuitak
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.