Apirilak 7, 2017 | Berriak
Atzo Goyeneche Fundazioko lan-taldea ikastetxera etorri zen 2. Batxilergoko ikasleei hitzaldi bat eskaintzera. Tutoretza planaren baitan kokatzen den ekimen honen bitartez, gazteek adimen gutxiko pertsonen errealitatera hurbiltzeko aukera izan zuten saioan.
Goyeneche Fundazioak adimen urritasuna duten pertsonen aukeraz beteriko bizitza aberatsa bermatzeko lan egiten du. Atzokoa esperientzia oso aberasgarria izan zen ikasleentzat, izan ere beraien errealitatea lehen pertsonan ezagutzeko aukera izan zuten.


Apirilak 6, 2017 | Berriak
Hainbat taldek atsedenaldiaz gozatuko dute asteburu honetan. Jokatzea tokatzen zaizuenei zorte on eta, noski, disfrutatu!

Martxoak 28, 2017 | Berriak
Gure ikastetxeak autismoaren ikerketan zentratzen den ASDEU (Autismoaren Espektroko Nahasmenak Europan) europar proiektuan parte hartuko du. Ekimen hau Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, Carlos III Osasun Institutoak eta Gautenak babestua dago, eta 12 europar herrialdeetan modu antzekoan garatuko da.
Ikerketa honen helburua garapen sozial eta komunikatiboan zenbat umek zailtasunak aurkezten dituzten ezagutzea da, zazpi bederatzi urteko bitarteko haurretan. Proiektu honetan Europa osoko 200.000 haurren parte-hartzea aurreikusten da.
Proiektuaren momentu honetan “baheketa” (detekzioa) faseari ekingo zaio. Une honetan, arazoren bat izan dezaketen neska edo mutilak ikerketarako anonimoki izendatzea edota ausaz aukeraturikoak erraztea izango da gure ikastetxearen parte-hartzea.
Sistemaren baliotasuna galdeketak zuzentzen dituzten ikerketa taldeak haur bakoitza zein taldetakoa den ez jakitean oinarritzen da. Susmoak sortzen dituzten kasuak bakarrik izango dira kontaktatuak eta dohaineko azterketa bat egitera gonbidatuak Policlinica Gipuzkoara. Hain zuzen ere, arazo bat egiaztatzen bada, gurasoek idatzizko eta ahozko txosten bat jasoko dute eta beraien pediatrara zuzenduak izango dira.
Martxoak 13, 2017 | Berriak
Asteburuko Inaziotar ibilbideekin eta familien Xabieraldiarekin batera, hasiera eman diogu jada 2016-2017 ikasturteko Inaziotar asteari. Gozatu astea!
Programa berezia:
Haur Hezkuntza:
Jolasean, ikastetxeko haurrak San Ignazioren bizitzan murgilduko dira. Antzerkia, abestiak, ipuinak, marrazkiak… korridorea ere atonduko dute! Irrikan gaude artelan hau ikusteko!
Lehen Hezkuntza:
Martxoaren 13tik 15era, ikasleak Ignazio de Loiola ezagutzeko proiektuan lanean arituko dira eta ekimen desberdinak gauzatuko dituzte ikasgelan. 3 egunotan, gainera, sorpresa bat prestatuko dute. Adi martxoaren 16ra!
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza:
Ignaziotar astearen baitan, DBHko ikasleek ekimen bereziak izango dituzte, besteak beste, Gatazkarik Gabeko Teknologiaren kanpainaren inguruko hitzaldia Areto Nagusian.
Batxilergoa:
Ignaziotar asteko programa berezia dela eta, Errefuxiatuen aldeko harrera kanpainaren inguruko hitzaldia antolatu da martxoaren 13an.
Martxoak 16 / Ikastetxeko jaien hasiera!
Martxoak 19 / APYMAko Krossa
JKT – Josemi Kirol Taldearen laguntzari esker bildutako dirua Alboan GKE eta Ellacuria Fundazioen Hospitalitate – Proiektura bidaliko da.
Programa
> 10:00 HH (itzuli erdia futbol zelaiari)
> 10:15 LH1-2 (itzuli 1 futbol zelaiari)
> 10:30 LH3-4 (itzuli bat eta erdi futbol zelaiari)
> 10:45 LH 5-6 (2 itzuli futbol zelaiari)
> 11:00 – 12:00 Zumba saioa denontzat (gurasoak…)
> 12:00 irteera DBH + batx. + Senior (DBH 1-2ko ikasleek 2 itzuli ibilbideari, gainontzeko parte-hartzaileek 3 itzuli)
> 13:00 Sariak
> 13:30 herri-bazkaria
Informazio gehiago
Asteburuko Inaziotar Ibilbideen argazkiak







Martxoak 1, 2017 | Berriak
Change.org plataforman eta hainbat sare sozialetan egindako argitalpenei eta hezitzaile talderi helarazi zaizkion informazioei erantzuteko asmoz, argitu nahi dugu:
- Plataformaren sustatzaileak ez dira argitalpena egin aurretik ikastetxearekin harremanetan jarri eskola-jazarpen kasu baten inguruan jakinarazpenik egiteko. Hortaz, ondorengo informazioarekin zabaldu diren adierazpenak gezurtatu nahi ditugu: “varias de las familias que sí lo sufren, han intentado en reiteradas ocasiones utilizar los cauces existentes”.
- Ikastetxeko zuzendaritza taldea eta APYMA maiztasun handiarekin elkartzen dira eta biei dagozkien intereseko gaien inguruko elkarrizketa zuzena da. Gai hauen baitan, besteak beste, ikastetxeko bizikidetza eta bertatik ondorioztatzen diren gatazkak kokatzen dira, eskola-bullying-a barne.
- Atzo, otsailaren 28an, APYMAren eta ikastetxearen artean gauzatutako bileran, beste batzuetan bezala, bullying kasuen prebentzio eta aktuaziorako garatu diren proposamenen inguruan hitz egin zen. Hitzordu hau urtarrilaren amaieratik aurreikusita eta planifikatuta zegoen. Ondorioz, bilera hau Change.org plataforman egindako eskaerari erantzuteko asmoz gauzatu direla dioten informazioak gezurtatu nahi ditugu.
Ikastetxeak tradizio luzea du baloreen eta bizikidetzarekin lotutako arlo eta ikuspegi desberdinen trataeran, besteak beste, disziplina, tematiko eta metodologikoetan. Gauzatzen ditugun ekintza zehatzetan sakondu gabe, ondorengo aspektuak azpimarratu nahi ditugu:
- APYMA eta ikastetxearen arteko elkarlanak ekimen ugarien martxan jartzea ahalbidetu du. Gainera, APYMA komunikazio kanal ireki eta zuzena da ekarpenak, proiektu berriak eta hobekuntzak proposatu nahi dituzten familia guztientzat. Orain arte bien arteko elkarlana eta APYMAren inplikazioa ezinbestekoa izan dela uste dugu eta bide honetan hobetzen jarraitzeko asmoa dugu.
- Bestetik, ikastetxeko langileen etengabeko hobekuntzarekiko dugun konpromisoa dela eta, azken urteotan adimen emozionalaren inguruan formazio bat egiten ari gara. Formazio honek ikastetxeko bizikidetza klima hobetzea du xede. Etengabeko formakuntzak ildo nagusietako bat izaten jarraituko du gure 2017-2020 plan estrategikoan.
Egoera guzti honek, sare sozialen eta online plataformen erabilera kritiko eta arduratsua egitearen garrantzia berresten du, errealitatearekin bat ez datozten informazioak eta doako iritziak saihesteko. Guk modu aktiboak egiten dugu lan gure ikasleen gaitasun digitala hobetzeko asmoz eta helduek egiten dugun tresna hauen erabilerak gure semen-alaben ikasketan eragiten duela uste dugu.
Gure aldetik, horrelako edo beste gai batzuen inguruan gurekin zuzenean harremanetan jarri nahi duten pertsonak arretaz hartzeko dugun prestasuna nabarmendu nahi dugu. Egiazkoa ez den informazioa saihesteko modu bakarra dela uste dugu.
Zuzendaritza
Donostian, 2017ko martxoaren 1ean