Ikastetxeko ikasleen % 100ak gainditu du selektibitatea
Zorionak selektibitatea egin duzuen 99 ikasleei! Denok gaindituta udaz gozatzea espero dugu. Hau albiste ona ikasturteari amaiera emateko!
Zorionak selektibitatea egin duzuen 99 ikasleei! Denok gaindituta udaz gozatzea espero dugu. Hau albiste ona ikasturteari amaiera emateko!
Batxilergoko bigarren mailako ikasleak Informazio eta Komunikazio Teknologien ikasgaian, (IKT), proiektu berritzaile batean murgilduta egon dira. Proiektua bi ebaluaketetan zehar garatu da programazioaren eta diseinuaren inguruan ikasi dutena praktikan jartzea izan da ikasleek gainditu beharreko erronka.
Lehenengo ebaluaketan, proiektuaren alderdi “teorikoa” garatu dute taldeetan sailkatuta. Behin talde bakoitzak bere proiektu proposamena aukeratuta zeukanean, hori nola garatu pentsatu dute, proiektuaren nondik norako guztiak zehaztuz. Horretarako, beharrezkoa izan da ikerketa lan bat egin eta horren inguruan hausnartzea.
Lehen fasean egindako lana, bigarren faserako beharrezkoa izan den memoria batean bildu zuten talde guztiek.
Hirugarren ebaluaketan eginez ikasi dute ikasleek. Aztertutako guztia gidari izan dutelarik, Arduino plaka prozesadoreak programatuz aukeratutako ideia aurrera eramateko aukera izan dute. Izan ere, Arduino prozesadoreari eta honi lotutako aplikazioari esker programazioa bidezko gauzak egiten ikasi dute ikasleek. Bigarren fase honetan ordea buruhauste batekin topatu ziren ikasleak. Beraien proiektuak aurrera eramateko pieza espezifiko batzuk faltan botatzen zituzten eta arazo honen aurrean iniziatiba hartzea pentsatu zuten.
Ikasgelako talde batek pentsatu zuen 3D inprimatzaile bat erabiliz proiektuarekin aurrera egitea posible izango zutela eta ikastetxeko zuzendaritza taldearengana jo zuten eskaera luzatzera. Erantzuna? 3D inprimatzaile bat lortu zen ikasleek proiektua aurrera eraman ahal izateko!
Talde horri esker, Batxilergoko bigarren mailako ikasle guztiek 3D inprimatzaile bidez sortu ahal izan dituzte beharrezko piezak. Hemen emaitza!














Ikastetxeko DBH 2.mailako ikasleek Alboan ONG-an bultzatutako Ankur proiektuan parte hartu dute aurten. Ankur, bigarren heziketako ikasleei zuzendutako proposamen pedagogikoa da eta Indiako kultura ezagutzea du helburu.
Proiektu honen baitan ikasleek hiru fase ezberdin izan dituzte. Lehenengo fasean, Indiaren inguruko datuak landu zituzten ikasgelan. Besteak beste, bertako jendearen, ohituren, eraikinen eta kulturaren inguruko datu berriak ikasi zituzten.
Behin India hobeto ezagututa, Xabierrera bidaia izan zuten bigarren faseko ariketa gisa. Xabierren gertuagotik bizi izan zuten Indiako kultura bertako ohiturak beren egunerokotasunean aplikatu zituztelako. Emakume indiar batekin hitz egiteko aukera izan zuten, kasten errealitatea ezagutzeko parada eta baita dantza indiarrak praktikatzekoa ere.
Azken fasea aurrera eramateko ikastetxeko jaiez baliatu ziren ikasleak. Tonbola solidario baten bitartez Alboan ONG-ari emateko dirua lortu zuten beraien jostailu zaharrak tonbolako opari moduan jarriaz.
Fase guztien inguruan hitz egin digute Olatz Usabiaga, Felix Massó eta Pablo Alkorta ikasleek. Hona hemen bideoa!
Ankur proiektuaren testigantza from Jesuitak Donostia Ikastetxea on Vimeo.
Espainiako Futbol Ligak martxan duen “Futura Afición” kanpaina dela eta, atzo Errealeko jokalarien bisita jaso genuen ikastetxean. Hezkuntza-proiektu honen helburua kirolean balore egokiak sustatzea da, besteak beste, joko garbia, errespetua, talde-lana… Modu asko daude gai honen inguruan ikasleek kontzientzia har dezaten, baina, beraien gustukoak diren pertsonak ekartzea ez al da aukera polita?
Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat egun paregabea izan zen. Goizean, aurkezpen orokorraren ondoren, 3 tailerretan lanean aritu ziren: “Gaur zu bakarrik”, “Tolerantziaren aldeko mosaikoak” eta “Talde bat gara”. Ondoren, futbol partidu batekin goizeko jardunaldiari amaiera eman genion.
Arratsaldean Ekitaldi Insituzionala antolatu zen ikastetxeko Areto Nagusian. Bertan Olga de la Fuentek, LaLiga Fundazioko Kudeatzaileak, Andoni Iraolak, Errealeko Fundazioko Zuzendariak; Eusebio Sacristán, talde txuri-urdinaren lehen taldeko entrenatzaileak eta Sergio Canales, Aritz Elustondo, Maialen Zelaia eta Cristina Cornejo errealeko jokalariek hartu zuten parte. Ikasleek beraiekin hitz egiteko aukera izan zuten ekitaldi nagusian eta, honez gainera, baloiak eta kamisetak zozketatu ziren.
Albistea Diario Vascon eta argazki galeria
Solidaritate Eguna aukera paregabea izango da ekimen desberdinen bitartez umeen eskubideen inguruan hausnartu, errealitate desberdinak aztertu eta partekatzea bezalako kontzeptuak lantzeko. Ekintza solidarioetatik bildutako dirua Venezuelako Aita Gumilla ikastetxera bidaliko da. Etapaz etapa, hauek dira antolatu diren ekimenak.
Haur Hezkuntza:
Lehen Hezkuntza:
DBH