Pasa den ostiralean egun berezia ospatu genuen. Goizean Santa Mariako Basilikara joan ginen eta, arratsaldean, graduazio ekitaldia osopatu genuen familiekin batera Deustuko Unibertsitatean. Eskerrik asko eta zorionak!
Ikasleek eta hezitzaileek bat egin zuten odola emateko ekimerarekin, eta deialdiak izan zuen arrakasataren ondorioz, ekintza bi egunez egingo zen. Ikasleak harrituta eta oso eskertuta agertu ziren jasotako erantzunarekin.
Pasa den ostegunean, goizeko 9:00etan Gipuzkoako Odol Emaileak lanean hasi ziren gure ikastetxean eta bi egunez hezitzaile eta ikasleak odola ematera gerturatu ziren kausarekin bat egiteko. Ekimen hau 2.º Batxilergoko ikasleen inplikazioari esker martxan jarri zen. Lehen aldia da Jesuitak Donostian Gipuzkoako Odol Emaileen elkartearekin kolaboratzen dugula, baina seguruenik ez da azkenekoa izango.
Biologiako irakaslearen ideia gisa sortu zen guztia. Proposamena luzatu zuen eta hainbat ikaslek egitasmoarekin inplikatzea erabaki zuten hau aurrera eraman ahal izateko. Proiektuaren helburua hezkuntza-komunitateko pertsonak odolo-ematearen kausan inplikatzea zen, ahalik eta odol-emaile gehien lortzea, alegia. Horretarako, ikasleek hainbat ekintza egin zituzten proiektuaren barruan: komunikazio kanpaina bat prestatu zuten eta sentsibilizazio-bideo bat egin zuten, ikasgeletan aurkezpenak egin zituzten parte-hartzea sustatzeko, eta inskripzio-formulario bat sortu zuten hezitzaileen artean zabaltzeko.
Guzti honekin 50 lagunen erantzuna jaso zuten eta, ondorioz, ekintza egun batekoa izatetik bi egunera pasa behar izan zuten. Bide honetan, ikasleek ekimena azaldu digute! Ikusi!
Mahi Mahi proiektuari esker, eguerdiko momentua esperientzia bikaina eta hezitzailea bihurtu da Jesuitak Donostian. Gipuzkoan Mahi Mahi proiektua ezarri duten 3 zentroetatik 1 gara. Gure ikastetxean, Lehen Hezkuntzako 3. ikasturtetik aurrera ezarri dugu. Proiektu honi esker, jangela zerbitzu izateatik espazio hezitzaile bat izatera pasa da. Bertan ikasleen autonomia sustatzen dugu eta beraiek dira protagonista.
Ikasketa pertsonalizatua eskaintzeko bidean, gaur badakigu autonomiaren garapena funtsezko elementua dela. Baina zer da pertsona autonomoa izatea? Nola ulertzen degu Jesuitak Donostian autonomiaren kontzeptua? Eta, batez ere, nola lantzen ari gara ikasleekin?
Argi dago, ez garela autonomo jaiotzen eta, urteak betetze hutsagatik, ez garela pertsona autonomoetan bilakatzen. Autonomia landu egin behar da modu pautatu, sistematizatu eta planifikatuan. Eta horretan dihardugu ikastetxean. Regina Aricetak, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako proiektu arduradunak bideo honetan, labur labur, hainbat gako eman dizkigu!
2.Batxilergoko ikasleak erabaki garrantzitsuetan murgilduta daude ikastetxeko azken etapa honetan: eta, datorren urtean zer? Erabakian bidelagun izateko martxan jartzen ditugun egitasmoen barruan, urtero, Orientazio astea antolatzen dugu.
Aste honetan zehar, unibertsitateak eta lanbide heziketako eskaintza desberdinak ezagutzeko aukera izango dute ikasleek. Gurean izango dira, besteak beste, Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, eta Hetel (Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeen elkartea). Gainera gure ikasleak Biogipuzkoa ezagutzera joango dira.. Aurkezpen desberdinak antolatu dira eta ikasleek aukera izango dute gehien interesatzen zaien gaien inguruan informazioa eskuratzeko eta galderak egiteko.
Honekin batera, 3. ebaluaketan ikasle ohien bisita izango dute ikasleek. Euren egoera berdinean egon diren gazteekin hitz egitea aukera ezinhobea izaten da zalantzak, urduritasunak eta kezkak elkarbanatzeko, eta noski, lasaitzeko. Gainera, momentua aprobetxatzen dugu Ikasle Ohien Elkartea aurkezteko, Jesuitak Donostiako ikasle izan diren pertsona guztien elkargunea da Elkartea.
Orientazio astea, orientazio prozesuan zehar egiten diren beste hainbat ekintzen artean kokatzen da, besteak beste, tutoretza plana eta bertan egiten diren elkarrizketak edota Elkarbizitza saioak, azaroaren 15 eta 17an ospatu zirenak.
Etorkizuneko erabaki honek gure ikasleen bizitzan duen garrantziaz konsziente, ahalik eta baliabide gehien eskaintzen dizkiegu prozesu honetan hurbil egon eta laguntzeko.