Ikasketa partekatuaz aritu ginen Educsiren Hezkuntza Jardunaldietan

Uztailaren 8tik 10era Educsiren Hezkuntza Jardunaldien XXXVI. edizioa egin zen Deustuko Unibertsitatean. Jardunaldiak Jesuiten Hezkuntza sareko 300 lider baino gehiago elkartu zituen “Elkarrizketaren bidez bir-sortzen den identitatea”  izenburupean hainbat gai jorratzeko.

Edizio honetan, Itziar Alvarezek (Haur Hezkuntzako koordinatzailea) eta Alaia Fernandezek (Lehen Hezkuntzako koordinatzailea) tailer bat eskaini zuten ikasketa partekatuaren inguruan. Saioan, metodologia honi esker ikaskuntza pertsonalizatura nola hurbiltzen ari garen azaldu zuten.

Euskaraldiarekin bat egin dugu!

Sentsibilizazio eta ekintzaz beteriko 10 egun sustatzen ditu Euskaraldia ekimenak. Euskaran erabilera indartzeko asmoarekin bat egin dugu, eta zuk?

Datorren astean Ignaziotar astea eta eskolako jaiak ospatuko ditugu!

Martxoaren 10etik 14ra, gure identitate ignaziotarra modu berezi batean biziko dugu ikastetxean. Egun horietan, askotariko jarduera-programa izango dugu, Loiolako San Ignazio eta bere lagunak hobeto ezagutzeko, baita gaur egungo Jesusen Lagundiaren errealitatera hurbiltzeko ere.

Astea borobiltzeko, ikastetxeko jaiak ospatuko ditugu ostegunetik, martxoaren 13tik aurrera! Jai-giroan eta alaitasunez, gure onena ematen duen elkartea garela ospatuko dugu, kirol ekintza eta eskaintza ludiko baten bitartez, familian.

Gora San Ignazio eta ikastetxeko jaiak!

Ate irekiak: urtarrilak 25, 10:00etan

Datorren urtarrilaren 25ean, larunbata, ikastetxeko ateak zabalduko ditugu gure Haur Hezkuntzako proiektua familiei aurkezteko. Saioa Da Vinci aretoan hasiko da, 10:00ean. Lehen zatian, gure eredua aurkeztuko dugu, egiten dugunaren gako nagusiak eta gure proiektuaren bihotza azalduz. Bigarren zatian, geletara hurbilduko gara espazioak ezagutu eta familien zalantza guztiak argitzeko xedez.

Interesa duzuen familiek, mesedez, bete izen-emate galdetegia. Egun honetan etortzerik ez baduzue eta banakako bilera bat eskatu nahi izanez gero, idatzi matrikulazioa@donostiajesuitak.org helbidera.

Zuen zain izango gaituzue!

Jesuitak
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.