Pasa den hilabetean ospatu genuen Ecoloiolaren eguna ikastetxean. Egunean zehar antolatutako ekimenen artean, Bakearen eta Askatasunaren Lorategia sortu genuen, familiekin elkarlanean. Familiek eta ikasleek landareak ekarri zenituzten, bakearen eta askatasunaren aldeko mezu ezberdinekin, eta, modu sinbolikoan, Etxe Komunaren zaintza irudikatu genuen ikastetxeko sarreran.
Hilabete igaro da ordutik, eta proiektuak bizirik jarraitzen du, ikastetxeko beste hainbat espaziotan: patioetan, geletan… Gure ikasleek Etxe Komunaren zaintzaren ardura hartu dute, eta, modu sinbolikoan, bakearen eta askatasunaren zaindari bihurtu dira.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu ekintza hau aurrera eramateko erakutsi duzuen jarrera eta inplikazioagatik.
Uztailaren 8tik 10era Educsiren Hezkuntza Jardunaldien XXXVI. edizioa egin zen Deustuko Unibertsitatean. Jardunaldiak Jesuiten Hezkuntza sareko 300 lider baino gehiago elkartu zituen “Elkarrizketaren bidez bir-sortzen den identitatea” izenburupean hainbat gai jorratzeko.
Edizio honetan, Itziar Alvarezek (Haur Hezkuntzako koordinatzailea) eta Alaia Fernandezek (Lehen Hezkuntzako koordinatzailea) tailer bat eskaini zuten ikasketa partekatuaren inguruan. Saioan, metodologia honi esker ikaskuntza pertsonalizatura nola hurbiltzen ari garen azaldu zuten.
Martxoaren 10etik 14ra, gure identitate ignaziotarra modu berezi batean biziko dugu ikastetxean. Egun horietan, askotariko jarduera-programa izango dugu, Loiolako San Ignazio eta bere lagunak hobeto ezagutzeko, baita gaur egungo Jesusen Lagundiaren errealitatera hurbiltzeko ere.
Astea borobiltzeko, ikastetxeko jaiak ospatuko ditugu ostegunetik, martxoaren 13tik aurrera! Jai-giroan eta alaitasunez, gure onena ematen duen elkartea garela ospatuko dugu, kirol ekintza eta eskaintza ludiko baten bitartez, familian.
Datorren urtarrilaren 25ean, larunbata, ikastetxeko ateak zabalduko ditugu gure Haur Hezkuntzako proiektua familiei aurkezteko. Saioa Da Vinci aretoan hasiko da, 10:00ean. Lehen zatian, gure eredua aurkeztuko dugu, egiten dugunaren gako nagusiak eta gure proiektuaren bihotza azalduz. Bigarren zatian, geletara hurbilduko gara espazioak ezagutu eta familien zalantza guztiak argitzeko xedez.
Interesa duzuen familiek, mesedez, bete izen-emate galdetegia. Egun honetan etortzerik ez baduzue eta banakako bilera bat eskatu nahi izanez gero, idatzi matrikulazioa@donostiajesuitak.org helbidera.