Irailak 19, 2020 | Berriak
Familia agurgarriak:
Zuen seme-alaben artean COVID-19 positibo kasu baten berri izanez gero, tutoreari esateaz gain, honako pertsona hauetako bati ere jakinaraztea eskertuko genizueke:
–Etapako koordinatzaileari: itziarbarrenetxea@donostiajesuitak.org (HH eta LH) / nereaepelde@donostiajesuitak.org (DBH eta BATX).
–COVID arduradunari: administrazioa@donostiajesuitak.org.
–Zuzendariari: zuzendaria@donostiajesuitak.org.
Komunikazio bikoitz horren helburua prozesua arintzea da, eta kutsatzeen aurrean ezarritako protokoloa lehenbailehen martxan jarri ahal izatea.
Eskerrik asko aldez aurretik zuen laguntza eta erantzukizunagatik.
Irailak 11, 2020 | Berriak
Dakizuen moduan, apirilaren amaieran COVID-19aren ondorioz zaurgarritasun egoeran geratu diren familiei zuzendutako funts solidarioa martxan jarri genuen.
Ikastetxearen filosofiari eta balioei jarraituz abian jarri genuen ekimena da, gure hezkuntza-komunitatean zailtasun ekonomiko handienak dituztenei laguntza eta konpromisoa eskaintzea sede duena hain zuzen ere. Eta ez dago balio horien adibide hoberik zuen aldetik lortu dugun erantzuna baino.
Ikasle Ohien Elkartean 2.519€ jaso dituzte!
Ez dugu hitzik gure esker ona adierazteko mantentzen dugun ekimen honetan zuen ekarpena egin duzuen pertsona guztiei eta espero dugu 2020-2021 ikasturte honetan ere hain harrera ona izaten jarraitzea.
Eskerrik asko bihotzez.
Irailak 7, 2020 | Berriak
Lagundiak berak bere webgunean jasotzen duen bezala, #Seguimos kanpaina jesuitei lotutako obra, erakunde, komunitate eta talde guztien ahalegin solidarioa da, krisiak gehien kaltetutako pertsonen beharrei erantzun integrala emateko.
Sektore arteko batzorde batek, probintziakoarekin batera, hilabeteak daramatza lanean kontzeptu berritzaile horretan, Konpainiak behar handiena duten biztanleei normaltasunera itzultzen jarraitzeko konpromisoa erakutsi du.
#Seguimos kanpainaren helburua sektore, obra eta komunitate desberdinek biztanleria ahularekin egiten zuten lana babestea da, garrantzi berezia hartu baitu Covid-eko krisiaren garaian eta ondoren. Zehazki, hiru ildo nagusi bultzatzen dira:
• Larrialdietarako laguntza, oinarrizko beharrei erantzuteko: elikadura, etxebizitza, osasuna, etab.
• Hezkuntzaren, psikosozialaren eta laneratzearen eremuetan laguntzea, prestakuntzaren, harreraren eta eskola indartzearen arretaren bidez eta eten digitala murriztuz.
• Nazioarteko lankidetza, Lagundiaren lanen ahaleginak babestuz krisiak eragindako munduko lekuetan eta aurre egiteko baliabide gutxien dituzten lekuetan.
#Seguimos ekimenak errealitate horiek ikusarazi nahi ditu, eta behar diren baliabideak lortu gizarte-erakundeek, parrokiek, ikastetxeek, GKE-ek eta jesuiten unibertsitateek garatutako proiektuei eusteko eta horiek hedatzeko.
Seguimos.jesuitas.es webgunean dohaintzak egin daitezke, eta martxan dauden proiektuei buruzko informazio gehiago aurki daiteke.
Irailak 3, 2020 | Berriak
Familia agurgarriak,
Orain arte bidali dizkizuegun hainbat komunikazioetan aurreratu dizuegun bezala, 2020-2021 ikasturtearen prestakuntzari begira, batez ere, bi helburu zehatz hartu ditugu kontuan:
-Gure ikasleen kalitatezko hezkuntzarako eskubidea bermatzea.
-COVID-19aren hedapenaren prebentzioa hezkuntza-komunitatean.
Egun hauetan, diseinatu dugun lan-plangintzari azkeneko ukituak ematen ari gatzaizkio eta familiekin ospatzen ari garen bileretan, oso ekarpen interesgarriak jasotzen ari gara zuen aldetik eta hori, benetan, eskertzekoa da.
Bien bitartean, zuekin lehendik ere partekatu dugun eta zuen interesekoa izan daitekeen informazioa jaso dugu:
-2 urtekoen Egokitze-aldia.
-Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza antolatzeko plana.
-Bigarren Hezkuntza eta BATXerako jarraibideak.
-Sarrerak eta irteerak ikastetxera.
Gogoratzen dizuegu, ikasturte honek gure hezkuntza-komunitatearen ahalegin berezia eskatuko duela eta, beraz, garrantzi handia duela, besteak beste, prestatu dugun plangintza ongi ezagutzea eta bertan azaltzen diren arauak bete eta errespetatzea.
Dokumentu horiek eta bidean sor daitezkeen berriak eguneratzen joango gara.
Ongi-etorri 2020-2021 ikasturtera!
Uztailak 20, 2020 | Berriak
Gure ikasleek bizi izan duten ikasturte bereziak eta egin duten lan handiak bere fruituak eman ditu. Gure ikasle Antxon Garmendiak lortu du, beste ikastetxe bateko beste ikasle batekin batera, notarik altuena Gipuzkoako USE proban. 9,8 punturekin, Euskadi osoko selektibitateko notarik onena duten lehen hiruren artean daude biak ere.
Jesuitak Donostiatik gure poza erakutsi nahi dugu eta gure zorionik zintzoena helarazi nahi diogu Antxoni.
Zorionak eta eskerrik asko gurekin gogoratzeagatik Noticias de Gipuzkoa egunkariko zure elkarrizketan.
Ekainak 12, 2020 | Berriak
Jesuitak Donostia ikastetxetik jakinarazi nahi dizuegu COVID-19arekin bateragarriak ziren sintomak zituen ikasleari egindako PCR probaren emaitza negatiboa dela.
Ikasle batek sintomak zituela jakin bezain laster, dagokion protokoloa aplikatu, Osakidetzarekin harremanetan jarri eta horrek emandako argibideak jarraitu genituen.
Egoera berri honen aurrean, bertan behera geratzen dira atzo hartutako neurriak, horien artean ikaslearekin harremanetan izan diren gazteek eta euren familiek 14 egunez berrogeialdia egin beharra.
Hala ere, Zuzendaritza Taldeak erabaki du DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako aurrez aurreko eskolak bertan behera utzi izanari eutsi eta ikasturtea etxetik amaitzea, prozesu guzti honetan zehar erabilitako online metodologia erabilita.
Hartutako erabakiekin, une oro gure hezkuntza-komunitatearen osasuna eta segurtasuna bermatu nahi izan ditugu.
Azkenik, eskerrak eman nahi diogu ikaslearen familiari guztien on beharrez ardurarekin jokatu izangatik. Ondo zaudetelako asko pozten gara!