DBH-ko ikasleak Ankur proiektuan

Ikastetxeko DBH 2.mailako ikasleek Alboan ONG-an bultzatutako Ankur proiektuan parte hartu dute aurten. Ankur, bigarren heziketako ikasleei zuzendutako proposamen pedagogikoa da eta Indiako kultura ezagutzea du helburu.

Proiektu honen baitan ikasleek hiru fase ezberdin izan dituzte. Lehenengo fasean, Indiaren inguruko datuak landu zituzten ikasgelan. Besteak beste, bertako jendearen, ohituren, eraikinen eta kulturaren inguruko datu berriak ikasi zituzten.

Behin India hobeto ezagututa, Xabierrera bidaia izan zuten bigarren faseko ariketa gisa. Xabierren gertuagotik bizi izan zuten Indiako kultura bertako ohiturak beren egunerokotasunean aplikatu zituztelako. Emakume indiar batekin hitz egiteko aukera izan zuten, kasten errealitatea ezagutzeko parada eta baita dantza indiarrak praktikatzekoa ere.

Azken fasea aurrera eramateko ikastetxeko jaiez baliatu ziren ikasleak. Tonbola solidario baten bitartez Alboan ONG-ari emateko dirua lortu zuten beraien jostailu zaharrak tonbolako opari moduan jarriaz.
Fase guztien inguruan hitz egin digute Olatz Usabiaga, Felix Massó eta Pablo Alkorta ikasleek. Hona hemen bideoa!

Ankur proiektuaren testigantza from Jesuitak Donostia Ikastetxea on Vimeo.

 

Errealeko jokalariak ikastetxean!

Espainiako Futbol Ligak martxan duen “Futura Afición” kanpaina dela eta, atzo Errealeko jokalarien bisita jaso genuen ikastetxean. Hezkuntza-proiektu honen helburua kirolean balore egokiak sustatzea da, besteak beste, joko garbia, errespetua, talde-lana… Modu asko daude gai honen inguruan ikasleek kontzientzia har dezaten, baina, beraien gustukoak diren pertsonak ekartzea ez al da aukera polita?

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat egun paregabea izan zen. Goizean, aurkezpen orokorraren ondoren, 3 tailerretan lanean aritu ziren: “Gaur zu bakarrik”, “Tolerantziaren aldeko mosaikoak” eta “Talde bat gara”. Ondoren, futbol partidu batekin goizeko jardunaldiari amaiera eman genion.

Arratsaldean Ekitaldi Insituzionala antolatu zen ikastetxeko Areto Nagusian. Bertan Olga de la Fuentek, LaLiga Fundazioko Kudeatzaileak, Andoni Iraolak, Errealeko Fundazioko Zuzendariak; Eusebio Sacristán, talde txuri-urdinaren lehen taldeko entrenatzaileak eta Sergio Canales, Aritz Elustondo, Maialen Zelaia eta Cristina Cornejo errealeko jokalariek hartu zuten parte. Ikasleek beraiekin hitz egiteko aukera izan zuten ekitaldi nagusian eta, honez gainera, baloiak eta kamisetak zozketatu ziren.

Albistea Diario Vascon eta argazki galeria

 

Bihar Solidaritate Eguna ospatuko dugu

Solidaritate Eguna aukera paregabea izango da ekimen desberdinen bitartez umeen eskubideen inguruan hausnartu, errealitate desberdinak aztertu eta partekatzea bezalako kontzeptuak lantzeko. Ekintza solidarioetatik bildutako dirua Venezuelako Aita Gumilla ikastetxera bidaliko da. Etapaz etapa, hauek dira antolatu diren ekimenak.

Haur Hezkuntza:

  • Munduko ume guztien eskubideen aurkezpena Areto Nagusian.
  • Martxa solidarioa Areto Nagusitik frontoira.
  • Eskulanak instrumentuak sortzeko.
  • Merendola solidarioa.

Lehen Hezkuntza:

  • Otoitza Aita Gumillako langilea den Victoriak bidalitako esker gutunarekin (LH 2-3 zikloak).
  • Bideoa Venezuelako Aita Gumilla ikastetxearen inguruan. (LH 1 zikloa)
  • Hamaiketako solidarioa
  • Jolas kooperatiboak Alboanek bolondres taldearekin antolatuta.
  • Jolas kooperatiboen inguruko hausnarketa.
  • Honez gain, aste osoan zehar SAME (Hezkuntzaren Aldeko Munduko Ekintza Astea) ospatuz ekimen desberdinak gauzatuko dira.

DBH

  • DBHko ikasleek bizkotxo solidarioak ekarriko dituzte jolas garaian saltzeko.

Adimen urriko pertsonen errealitatera hurbilduz

Atzo Goyeneche Fundazioko lan-taldea ikastetxera etorri zen 2. Batxilergoko ikasleei hitzaldi bat eskaintzera. Tutoretza planaren baitan kokatzen den ekimen honen bitartez, gazteek adimen gutxiko pertsonen errealitatera hurbiltzeko aukera izan zuten saioan.

Goyeneche Fundazioak adimen urritasuna duten pertsonen aukeraz beteriko bizitza aberatsa bermatzeko lan egiten du. Atzokoa esperientzia oso aberasgarria izan zen ikasleentzat, izan ere beraien errealitatea lehen pertsonan ezagutzeko aukera izan zuten.
goyeneche_3
goyeneche_1

Apirilaren 8ko partiduak

Hainbat taldek atsedenaldiaz gozatuko dute asteburu honetan. Jokatzea tokatzen zaizuenei zorte on eta, noski, disfrutatu!
eskola_kirola_apirilak8

Gure ikastetxeak autismoa aztertzen duen ASDEU proiektu europarrean parte-hartuko du

Gure ikastetxeak autismoaren ikerketan zentratzen den ASDEU (Autismoaren Espektroko Nahasmenak Europan) europar proiektuan parte hartuko du. Ekimen hau Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, Carlos III Osasun Institutoak eta Gautenak babestua dago, eta 12 europar herrialdeetan modu antzekoan garatuko da.

Ikerketa honen helburua garapen sozial eta komunikatiboan zenbat umek zailtasunak aurkezten dituzten ezagutzea da, zazpi bederatzi urteko bitarteko haurretan. Proiektu honetan Europa osoko 200.000 haurren parte-hartzea aurreikusten da.

Proiektuaren momentu honetan “baheketa” (detekzioa) faseari ekingo zaio. Une honetan, arazoren bat izan dezaketen neska edo mutilak ikerketarako anonimoki izendatzea edota ausaz aukeraturikoak erraztea izango da gure ikastetxearen parte-hartzea.

Sistemaren baliotasuna galdeketak zuzentzen dituzten ikerketa taldeak haur bakoitza zein taldetakoa den ez jakitean oinarritzen da. Susmoak sortzen dituzten kasuak bakarrik izango dira kontaktatuak eta dohaineko azterketa bat egitera gonbidatuak Policlinica Gipuzkoara. Hain zuzen ere, arazo bat egiaztatzen bada, gurasoek idatzizko eta ahozko txosten bat jasoko dute eta beraien pediatrara zuzenduak izango dira.

Jesuitak
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.