TopaGROS, Gabonetako janari bilketa

Abenduaren 18an, larunbatean, TopaGROS ekimenean parte-hartu zuten DBH 3. eta 4. mailako ikasleek. Arrupe Elkartearen bidez, eta San Inazio Parrokiarekin elkarlanean gauzatzen den ekimena, aurten bai, aurrera eramateko aukera izan genuen. Groseko supermerkatuetan janari bilketa egin zuten ikasleek behar gehien dituzten familia eta pertsonen artean banatu ahal izateko.

Arrupe Elkarteak sareetan aipatu zuen bezala, larunbatean Gros auzoa argi berezi batekin argiztatu zuten gure ikasleek. Ikastetxearen izenean, harrotasuna baino ezin dugu sentitu gure ikasleak horrelako egitasmoetan inplikatuta ikusten ditugunean.

Besteei laguntzeko pertsonak heztea da gure proiektuaren bihotza, eta gure ikasleak bide honetan inplikatuta ikusteak gorpuzten du adierazpen horrekin esan nahi dugun guztia. Mila esker bertan egon zineten guztiei.



Ikasketa pertsonalizatua autonomiaren lanketaren bidez

Pertsona oro iristen gara mundu honetara paregabe egiten gaituzten talentu eta gaitasunekin. Denak anitzak, desberdinak. Denak apartak. Batzuetan ordea, zaila egiten zaigu identifikatzea. Zein eragin du ikasteko moduak honetan?

Mundua askotarikoen leku den bezala, gure ikasleak ere askotarikoak dira. Horregatik, Jesuitak Donostian gure ikasleei euren talentua bilatzen, identifikatzen eta indartzen lagundu nahi diegu. Ikasketa ibilbide pertsonalizatu bat eskaini, gure onena emanez, ikasle bakoitzaren bertsiorik onena garatzeko.

Nola lantzen dugu pertsonalizazioa? Gaur badakigu ikasketa pertsonalizatua bermatzeko autonomiaren lanketa funtsezkoa dela. Autonomiaren garapena ez da modu automatikoan ematen. Autonomia modu pautatu, sistematizatu eta planifikatuan landu behar dugu, eta horretan gabiltza murgilduta. Lehen Hezkuntzako hezitzaileek bideo honetan azaltzen digute nola lan egiten dugu.

Gehiago jakin nahi al duzu?

Gure programatzaile gazteak!

Gaitasun digitala lantzearen garrantzia dela eta, duela urte batzuk robotika eta programazioa txertatu ditugu Lehen Hezkuntzako kurrikulum-ean, lehen mailatik 6. mailara arte. Etapa osoan zehar arlo honi lotutako gaitasunak lantzen dituzte ikasleek, euren bideo-jokoak diseinatzera iritsiz! Nahikari Lopezek, Lehen Hezkuntzako hezitzaileak bideo honetan azaldu egiten ditu.

Loiola Zentroko tailerrak

Loiola Zentroak hainbat tailer antolatu ditu ikasturteko lehen hiruhilekorako.
Alde batetik, Barne Tailerra, “mugitzen gaituena” bilatzeko, gure bizi-iturria identifikatzeko eta hura osotasunetik bizitzeko eta sufrimenduan dauden pertsonen alboan egoteko gune bihurtzea helburu duena.
Informazio guztia honako triptiko honetan dago eskuragarri.

Bigarren tailerra ESPERE metodoari buruzkoa izango da eta parte-hartzaileen ongizate psikologikoari buruzko gaiak jorratuko dira.

Informazio gehiago hurrengo dokumentuan.

#Seguimos kanpaina: 55 proiektu 10 herrialdetan zaurgarritasun egoeran daudenen alde

#Seguimos kanpainak geldiune bat izan du bidean. Abian jarri eta urtebetera, Jesusen Lagundia osatzen duten sektoreek sustatuta, Covid-19ko osasun-pandemiaren ondoriozko krisi sozioekonomikoaren aurrean erantzuteko, 55 proiektu abiarazi dira ia Estatu maila osoan eta munduko beste 9 herrialdetan, larrialdi honetan egoera bereziki ahulean dauden pertsonei laguntzeko.
Informazio guztia kanpainaren webgunean.

Jesuitak
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.