Gerraren aurkako oihua

DBH2ko ikasleak, Ukranian bizitzen ari diren egoera lantzen ari dira ikasgai desberdinetan. Gai soziopolitiko gisa lantzeaz aparte, alderdi emozionala ere landu dute. Irakasleak DBH2ko ikasle gisa, zer egin zezaketen galdetu zienean, taldetxo bat bere kabuz mugitzen hasi zen. Behin lanean hasi zirenean, Ukraniako gerraz aparte, munduan hain ezagunak ez diren beste hainbat gatazka daudela konturatu ziren. Guda guzti hauen kontra oihu egiteko bideo bat eta kartel bat sortu zuten. Azken hau, ikastetxeko eraikin nagusian zintzilikatu zuten. ‘Gerrarik ez’ dio, ez Ukranian, ez Sirian, Yemenen edota Palestinan, besteak beste.

Grito contra la guerra
Grito contra la guerra

Behin bideoa eta kartela sortu zituztenean, azken hau eraikin nagusian zintzilikatzeko baimena eskatu zuten. Horretarako, zuzendaritzari zuzendutako testu edo eskutitz bat prestatu zuten eta zuzendaria den Jon Arrutirekin bildu ziren hontaz hitz egiteko.

Grito contra la guerra
Grito contra la guerra

Hementxe partekatzen dugu ikasle hauek prestatutako idatzia eta bideoa, benetan polita delako erakutsi duten enpatia eta mundua eraldatzeko grina.

Zuzendaritza talde agurgarria:

Bigarren DBHko ikasle batzuk gara. Lanean aritu garen proiektu bat aurkezteko eta azaltzeko idazten dizuegu.

Ideia hau, gure pastoralistak galdera bat proposatu zigun egun batean hasi zen: ea zer uste genuen egin genezakeela guk, DBH 2. mailako ikasleak izanik. Errekreo orduetan gelan geratzeko aukera eman ziguten, bertan gerrari buruz zer pentsatzen genuenari buruz eta zer uste genuen egin genezakeenari buruz hitz egiteko.

Bururatu zitzaiguna bideo bat grabatzea eskolako Instagramean argitaratzeko izan zen, bideo horretan gerraren aurkako mezu bat bidaltzeko eta sufritzen ari diren pertsonei indarrak bidaltzeko.

Bideoan ikus daitekeenez, ez dugu Ukraniako gerraren aurka soilik hitz egiten. Honen arrazoia munduan gerra asko daudela Ukranakiakoaz bestalde izan zen. Egia da Ukraniako gerrak ikusgarriago egin du gaur egun ere gerrak egoten jarraitzen dutela, baina sufritzen duten bakarrak ez dira Ukraniarrek, beste herrialde askotako pertsonek ere.

Hori guztia kontuan hartuz, bideoaz bestalde fisikoki beste gauzaren bat egiteko ideia izan genuen, badagoelako sare sozialik ez dituen jendea. Bururatu zitzaiguna kartel handi batzuk “Gerrarik ez” mezuarekin egitea izan zen eta horiek eskolako balkoi ikusgarri batean zintzilikatzea izan zen.

Mezu honen bidez, oraintxe bertan aipatutakoa egiteko baimena eskatu nahi dizuegu, hau da, kartelak eskolako balkoian zintzilikatzeko baimena.

Mezu honetan aipatutako zerbaiti buruz galderarik baldin badituzue ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko.

Zuen erantzunaren zain, agur bero bat,

Esteka honetan duzue ikusgai ere sortu zuten bideoa. Eskerrik asko egoera latz hau bizitzen ari direnentzako mezu polit hauek sortzeagatik. GERRARIK EZ!

Hiru Tenpluen Ibilbidea

Argazkia: Se hace camino al andar

Hiru tenpluen ibilbidea (Loiola, Antigua eta Arantzazu) San Inaziok Manresara egin zuen erromesaldian egin zuen bidearen zati da.

Inaziotar Bideak bi etapatan banatzen ditu bisita hauek: Azpeititik Zumarragara, 18 km-koa, eta Zumarragatik Arantzazura, 21 km-koa.

Baina bada mendi-ibilaldi bat, GR-120 izenekoa, ibilbide hau hiru etapatan banatzen duena: Azpeititik Zumarragara, 15 km-koa, Zumarragatik Brinkolara, 16 km-koa, eta Brinkolatik Arantzazura, 11 km-koa*
Donostia Jesuitak Ikasle Ohien Elkartetik GR-120 ibilbidea egitea proposatzen digute, hileko larunbat batean, martxoan hasita eta ekainean amaituz, Zumaiatik Azpeitira 20 kilometroko ibilaldi eder batekin hasita.

Ibilbide horiek oinez edo mendiko bizikletaz egitera zenbat pertsona animatuko zinatekeen jakiteko, mesedez, formulario labur bat erantzutea eskatzen digute, hemen klik eginez.
Animatu zaitez!

* “Se hace camino al andar” blogetik lortutako informazioa

Jesuitak Donostia Tour Birtuala

360º-ko mapa honekin Donostiako Jesuitak ikastetxean bisita birtual bat egin dezakezu. Gure ikastetxeako gelak eta espazioetan zehar ibili.

Gure instalazioak ezagutu ahal izango dituzu. 2 urteko geletatik batxilergoko klaseetara sartu ez ezik, eremu komunak, jangelak eta kanpoaldea bisitatzeko aukera ere izangu duzu. Ikastolako txoko guztiak ia “in situ” ezagutzeko ibilaldia.

Eremu bakoitzean espazioaren deskribapen labur bat, eredu pedagogikoari eta etapa bakoitzean egiten diren jarduerei buruzko informazioa eta ikastetxean egiten den hezkuntza prozesua hezitzaileen hitzetan kontatzen duten azalpen bideoak aurkituko dituzu.

Eta matematikak logika eta ulermena sustatuz landuko bagenitu?

ABN metodologia (Abierto en Números), matematikak era manipulatiboan, esperimentalean eta, batez ere, pertsonalizatuan lantzeko Jesuitak Donostian aukeratu dugun metodologia da, hau da, ikasle bakoitzaren erritmoak errespetatzen dituena.

Haur Hezkuntzatik, matematiken lanketa logikan oinarrituz lantzen dugu. Orain arte, ikasle askok modu automatikoan barneratzen zituzten zenbakiak. ABN metodologiak, aldiz, ikasleen eguneroko errealitatean dauden objektuak erabiliz zenbakiak ukitu, mugitu eta kontatzeko dinamikak proposatzen ditu. Honi esker, kontzeptuen ulermena sustatzeaz gain ikasketa esanguratsua izan dadin bermatzen da. Gainera, ABNk ez du modu bakar bat ezartzen emaitzara iristeko, modu anitz proposatzen ditu; ondorioz, ikasle bakoitzak bere ikasketa bide propioa egin dezake.

ABN, matematikak ikasteko modu desberdin bat da, ikasleen motibazioa sustatzen duena eta ikasleentzako matematikak erakargarriak izan daitezen indartzen duena. Nola lantzen dugun ezagutu nahi duzu? Jarraian duzun bideoan azaltzen dizugu.

TopaGROS, Gabonetako janari bilketa

Abenduaren 18an, larunbatean, TopaGROS ekimenean parte-hartu zuten DBH 3. eta 4. mailako ikasleek. Arrupe Elkartearen bidez, eta San Inazio Parrokiarekin elkarlanean gauzatzen den ekimena, aurten bai, aurrera eramateko aukera izan genuen. Groseko supermerkatuetan janari bilketa egin zuten ikasleek behar gehien dituzten familia eta pertsonen artean banatu ahal izateko.

Arrupe Elkarteak sareetan aipatu zuen bezala, larunbatean Gros auzoa argi berezi batekin argiztatu zuten gure ikasleek. Ikastetxearen izenean, harrotasuna baino ezin dugu sentitu gure ikasleak horrelako egitasmoetan inplikatuta ikusten ditugunean.

Besteei laguntzeko pertsonak heztea da gure proiektuaren bihotza, eta gure ikasleak bide honetan inplikatuta ikusteak gorpuzten du adierazpen horrekin esan nahi dugun guztia. Mila esker bertan egon zineten guztiei.



Jesuitak
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.