MAGIS Donostiaren lehen topaketa

Pasa den urtarrilaren 26an, MAGIS Donostiaren lehen topaketa gauzatu zen. MAGIS Donostia bertako gazteak fedean eta esparru pertsonalean garatzeko elkargunea da.
Ekimena Gipuzkoako Jesusen Lagundiko gazte helduek identifikatutako behar baten ondorioa da. Ekimenak alor desberdinetako gazteak elkartu zituen, besteak beste, Arrupe Elkarteko begiraleak, sendotza prozesua egin duten ikasle-ohiak, Donostiako Loiola Zentroko abesbatzako gazteak eta inaziotar inguruko unibertsitateko lagunak.

Jesuitak Donostiako begirale eta pastoralistek diotenez, proiektu hau Josemi Goldaracenak sj. behin eta berriz errepikatzen zuen esaldi baten ondorio da: “gure pitxarra bete behar dugu besteei edaten emateko”. Topaketa honetan 18 gaztek parte-hartu zuten. Modu pertsonalean zein taldeka otoitz egiteko denbora partekatzeaz gain, gazteek ere elkarrekin sortzen ari diren proiektu honekiko ilusioa elkarbanatzeko aukera izan zuten.

Arrupe sendoaren elkarbizitzak

Arrupe Sendoa taldeko Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleek asteburua Getarian pasa dute. Asteburu honen helburua gazteen arteko talde elkarbizitza indartzea izan da, ikasleen arteko elkar ezagutza eta elkarlana sustatuz.

Arruperen esperientzia honen baitan, gainera, ikasleek aukera izan dute euren prozesu pertsonalean eta fedean hazten jarraitzeko. Formakuntza eta dinamika desberdinen bitartez hausnarketarako uneak izan dituzte ikasleek asteburuan zehar, hausnarketaren bitartez euren garapen integrala indartuz.

Laburbilduz, esperientzia aberasgarria, bai gazteentzat eta baita bertan egon diren begiraleentzat ere!
whatsapp-image-2017-10-30-at-16-45-55