2023-2024 ikasturteko matrikulazioa: ate irekien data aldaketa

Datorren ikasturtean ikasleak matrikulatzeko data ofizialak dagoeneko ezagutzera eman ditu Eusko Jaurlaritzak. Aurten, matrikulazio epea, otsailaren 13tik 24ra izango da.

Aurreko urteekin alderatuz egon den data atzerapena dela eta, gure ate irekien eguna egokitu dugu, urtarrilaren 11ean izan ordez, urtarrilaren 28an izango da, larunbata, goizeko 10:30etan. Jardunaldia Lehen Hezkuntzako Da Vinci aretoan hasiko da.

Jesuitak Donostia eredua ezagutzera etorri nahi al duzu? Eman izena jarraian duzun formularioan.

Jesuitak Donostian asko dugu kontatzeko. Zatoz gure ate irekietara!

Zure seme-alaben eskola aukeratzeko unea une garrantzitsua da… Gure proiektua ezagutu nahi duzu?

Eraldaketan jarraitzen dugu, gure eredu pedagogiko propioa eraikitzen, eta zurekin partekatu nahi dugu.

Zatoz gure jardunaldi irekietara, 2 eta 18 urte bitarteko gure ikaskuntza-ereduari buruz gehiago jakiteko, gure espazioak bisitatzeko eta zure zalantza guztiak argitzeko.

Ate irekien lehen eguna azaroaren 23a izango da, asteazkena, eta bigarrena datorren urtean, urtarrilaren 11n. Biak 17:00etan izango dira, Lehen Hezkuntzako Da Vinci aretoan.

Zure zain gaude!

Eta matematikak logika eta ulermena sustatuz landuko bagenitu?

ABN metodologia (Abierto en Números), matematikak era manipulatiboan, esperimentalean eta, batez ere, pertsonalizatuan lantzeko Jesuitak Donostian aukeratu dugun metodologia da, hau da, ikasle bakoitzaren erritmoak errespetatzen dituena.

Haur Hezkuntzatik, matematiken lanketa logikan oinarrituz lantzen dugu. Orain arte, ikasle askok modu automatikoan barneratzen zituzten zenbakiak. ABN metodologiak, aldiz, ikasleen eguneroko errealitatean dauden objektuak erabiliz zenbakiak ukitu, mugitu eta kontatzeko dinamikak proposatzen ditu. Honi esker, kontzeptuen ulermena sustatzeaz gain ikasketa esanguratsua izan dadin bermatzen da. Gainera, ABNk ez du modu bakar bat ezartzen emaitzara iristeko, modu anitz proposatzen ditu; ondorioz, ikasle bakoitzak bere ikasketa bide propioa egin dezake.

ABN, matematikak ikasteko modu desberdin bat da, ikasleen motibazioa sustatzen duena eta ikasleentzako matematikak erakargarriak izan daitezen indartzen duena. Nola lantzen dugun ezagutu nahi duzu? Jarraian duzun bideoan azaltzen dizugu.