Oraingo honetan, familiak izan dira protagonistak. Mila esker zuen ikuspegi eta sentsazioak elkarbanatzeagatik, konfiantzagatik eta zuen seme-alaben hezkuntza prozesuan izan ditzakegun bidelagun hoberenak izateagatik.
Zatoz gure jardunaldi irekietara, 2 eta 18 urte bitarteko gure ikaskuntza-ereduari buruz gehiago jakiteko, gure espazioak bisitatzeko eta zure zalantza guztiak argitzeko.
Ate irekien lehen eguna azaroaren 23a izango da, asteazkena, eta bigarrena datorren urtean, urtarrilaren 11n. Biak 17:00etan izango dira, Lehen Hezkuntzako Da Vinci aretoan.
ABN metodologia (Abierto en Números), matematikak era manipulatiboan, esperimentalean eta, batez ere, pertsonalizatuan lantzeko Jesuitak Donostian aukeratu dugun metodologia da, hau da, ikasle bakoitzaren erritmoak errespetatzen dituena.
Haur Hezkuntzatik, matematiken lanketa logikan oinarrituz lantzen dugu. Orain arte, ikasle askok modu automatikoan barneratzen zituzten zenbakiak. ABN metodologiak, aldiz, ikasleen eguneroko errealitatean dauden objektuak erabiliz zenbakiak ukitu, mugitu eta kontatzeko dinamikak proposatzen ditu. Honi esker, kontzeptuen ulermena sustatzeaz gain ikasketa esanguratsua izan dadin bermatzen da. Gainera, ABNk ez du modu bakar bat ezartzen emaitzara iristeko, modu anitz proposatzen ditu; ondorioz, ikasle bakoitzak bere ikasketa bide propioa egin dezake.
ABN, matematikak ikasteko modu desberdin bat da, ikasleen motibazioa sustatzen duena eta ikasleentzako matematikak erakargarriak izan daitezen indartzen duena. Nola lantzen dugun ezagutu nahi duzu? Jarraian duzun bideoan azaltzen dizugu.
Neurrira egindako eredu bat haurren talentu guztiak garatzeko, euren autonomia sustatzeko, etorkizunera begira funtsezko izango diren trebeziak garatuz. Nolakoa da egun bat gure ikastetxeko Haur Hezkuntzako ikasleentzat?
Gaitasun digitala lantzearen garrantzia dela eta, duela urte batzuk robotika eta programazioa txertatu ditugu Lehen Hezkuntzako kurrikulum-ean, lehen mailatik 6. mailara arte. Etapa osoan zehar arlo honi lotutako gaitasunak lantzen dituzte ikasleek, euren bideo-jokoak diseinatzera iritsiz! Nahikari Lopezek, Lehen Hezkuntzako hezitzaileak bideo honetan azaldu egiten ditu.