Martxoak 28, 2017 | Berriak
Gure ikastetxeak autismoaren ikerketan zentratzen den ASDEU (Autismoaren Espektroko Nahasmenak Europan) europar proiektuan parte hartuko du. Ekimen hau Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, Carlos III Osasun Institutoak eta Gautenak babestua dago, eta 12 europar herrialdeetan modu antzekoan garatuko da.
Ikerketa honen helburua garapen sozial eta komunikatiboan zenbat umek zailtasunak aurkezten dituzten ezagutzea da, zazpi bederatzi urteko bitarteko haurretan. Proiektu honetan Europa osoko 200.000 haurren parte-hartzea aurreikusten da.
Proiektuaren momentu honetan “baheketa” (detekzioa) faseari ekingo zaio. Une honetan, arazoren bat izan dezaketen neska edo mutilak ikerketarako anonimoki izendatzea edota ausaz aukeraturikoak erraztea izango da gure ikastetxearen parte-hartzea.
Sistemaren baliotasuna galdeketak zuzentzen dituzten ikerketa taldeak haur bakoitza zein taldetakoa den ez jakitean oinarritzen da. Susmoak sortzen dituzten kasuak bakarrik izango dira kontaktatuak eta dohaineko azterketa bat egitera gonbidatuak Policlinica Gipuzkoara. Hain zuzen ere, arazo bat egiaztatzen bada, gurasoek idatzizko eta ahozko txosten bat jasoko dute eta beraien pediatrara zuzenduak izango dira.
Otsailak 21, 2017 | Berriak
2. Batxilergoko hainbat ikaslek DBH 1.eko gelak bisitatu zituzten atzo bullying-aren inguruan hitz egiteko. Ekimen hau Batxilergoko ikasleek Thinking Based Learning metodologia erabiliz gauzatu duten eskola-jazarpenaren inguruko proiektuaren baitan kokatzen da.
DBH 1eko Felix eta Albaren iritziz, gai honen inguruan ikastetxeko zaharrenekin hitz egitea aukera polita da, enpatia areagotzen delako. Ane Alvarez, Maria Arrese eta Mikel Cerrajería ikasleek bat egin dute iritzi honekin: “ikasle zaharrengandik sentitzen duten miresmenak mezuaren eraginkortasuna bermatu dezake; kasu gehiago egiten dute.”
Erronka argia zen: 12 urteko ikasleek horrelako egoerak identifikatzeko duten gaitasuna aztertzea. Horregatik, hitzaldiari hasiera emateko, 3 hizlariek eraso eta umiliazio egoera bat antzeztu zuten. Antzerkian, beraien ikaskidea iraindu zuten proiektorea pizten ez zekielako.

DBH 1eko ikasleak segituan jabetu ziren egoeraz. Izan ere, bullying-aren inguruan hitz egitea kostatzen den arren, horrelako egoerak ez dira haurrentzako oharkabean gertatzen. Horrela, eraso mota hauen aurrean zer egin daitekeen aztertzeko erabili zen saioaren bigarren zatia.
Eta nola jokatu behar da? Galdera honen erantzuna ahobatezkoa izan zen: lagunduz. Ikastetxeari egoeraren berri ematea eta biktima izaten ari den pertsonari laguntzea izan ziren ikasleek azpimarratu zituzten konponbide nagusiak. Aurkezpenari amaiera emateko, modu indibidualean gaiaren inguruan hausnartu zuten ikasleek.
Batxilergoko ikasleek hausnarketa hauek bildu zituzten ondoren irakurri eta aztertu ahal izateko.

Otsailak 16, 2017 | Berriak
Hemen dituzue datorren larunbatean jokatuko diren partiduen ordutegiak. Kirolaz gozatu!

Otsailak 8, 2017 | Berriak
Ikastetxeko 50 hezitzaile TBL (Thinking Based Learning) formakuntzan murgildurik daude jada. Orain 5 hezitzailek hasiko dute metodologia honetan prestatzaile edo Coach izateko prozesua.
Thinking Based Learning metodologian trebatzeko prozesua iaz hasi genuen Jesuitak Donostian. 25 hezitzailek dagoeneko prozesua amaitu dute eta jada 25 hezitzailez osatutako 2. taldeak ekin dio formakuntzari.
Orain ikastetxean apustu berri bat egin dugu, izan ere, otsailaren azken astean, ikastetxeko 5 hezitzailek hasiko dute Thinking Based Learning metodologian Coach izateko trebakuntza. Urrats berri honen helburua, metodologia ikastetxe osoan ezartzeko bideari jarraitzea da, pixkanaka- pixkana hezitzaile talde osoa tresna berri honetan trebatuz, hau da, eraldatzeko eraldatuz.
Baina, zer da Thinking Based Learning metodologia? Regina Aricetak, ikastetxeko proiektu arduradunak, bideo honetan azaltzen ditu TBL-aren nondik norakoak.
Otsailak 2, 2017 | Berriak
Lehen Hezkuntzako 6. mailako bi talde sailkatu dira saskibaloiko Gipuzkoako Txapelketan parte-hartzeko! Datak zehaztu gabe dauden arren, txapelketa maiatzan jokatuko dute ikasleek. Animo eta zorionak!!!
