2020-2021 ikasturtearen inguruko informazioa

Familia agurgarriak,

Orain arte bidali dizkizuegun hainbat komunikazioetan aurreratu dizuegun bezala, 2020-2021 ikasturtearen prestakuntzari begira, batez ere, bi helburu zehatz hartu ditugu kontuan:

-Gure ikasleen kalitatezko hezkuntzarako eskubidea bermatzea.
-COVID-19aren hedapenaren prebentzioa hezkuntza-komunitatean.

Egun hauetan, diseinatu dugun lan-plangintzari azkeneko ukituak ematen ari gatzaizkio eta familiekin ospatzen ari garen bileretan, oso ekarpen interesgarriak jasotzen ari gara zuen aldetik eta hori, benetan, eskertzekoa da.
Bien bitartean, zuekin lehendik ere partekatu dugun eta zuen interesekoa izan daitekeen informazioa jaso dugu:

-2 urtekoen Egokitze-aldia.
-Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza antolatzeko plana.
-Bigarren Hezkuntza eta BATXerako jarraibideak.
-Sarrerak eta irteerak ikastetxera.

Gogoratzen dizuegu, ikasturte honek gure hezkuntza-komunitatearen ahalegin berezia eskatuko duela eta, beraz, garrantzi handia duela, besteak beste, prestatu dugun plangintza ongi ezagutzea eta bertan azaltzen diren arauak bete eta errespetatzea.

Dokumentu horiek eta bidean sor daitezkeen berriak eguneratzen joango gara.

Ongi-etorri 2020-2021 ikasturtera!

Antxon Garmendia gure ikasleak USEko notarik onena lortu du Gipuzkoan

Gure ikasleek bizi izan duten ikasturte bereziak eta egin duten lan handiak bere fruituak eman ditu. Gure ikasle Antxon Garmendiak lortu du, beste ikastetxe bateko beste ikasle batekin batera, notarik altuena Gipuzkoako USE proban. 9,8 punturekin, Euskadi osoko selektibitateko notarik onena duten lehen hiruren artean daude biak ere.

Jesuitak Donostiatik gure poza erakutsi nahi dugu eta gure zorionik zintzoena helarazi nahi diogu Antxoni.
Zorionak eta eskerrik asko gurekin gogoratzeagatik Noticias de Gipuzkoa egunkariko zure elkarrizketan.

KOMUNIKATUA

Jesuitak Donostia ikastetxetik jakinarazi nahi dizuegu COVID-19arekin bateragarriak ziren sintomak zituen ikasleari egindako PCR probaren emaitza negatiboa dela.

Ikasle batek sintomak zituela jakin bezain laster, dagokion protokoloa aplikatu, Osakidetzarekin harremanetan jarri eta horrek emandako argibideak jarraitu genituen.

Egoera berri honen aurrean, bertan behera geratzen dira atzo hartutako neurriak, horien artean ikaslearekin harremanetan izan diren gazteek eta euren familiek 14 egunez berrogeialdia egin beharra.

Hala ere, Zuzendaritza Taldeak erabaki du DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako aurrez aurreko eskolak bertan behera utzi izanari eutsi eta ikasturtea etxetik amaitzea, prozesu guzti honetan zehar erabilitako online metodologia erabilita.

Hartutako erabakiekin, une oro gure hezkuntza-komunitatearen osasuna eta segurtasuna bermatu nahi izan ditugu.

Azkenik, eskerrak eman nahi diogu ikaslearen familiari guztien on beharrez ardurarekin jokatu izangatik. Ondo zaudetelako asko pozten gara!

Adolfo Nicolás SJ. hil da

Adolfo Nicolás SJ, Jesusen Lagundiaren buru izan zena 2008 eta 2016 bitartean, maiatzaren 20an hil zen Tokion (Japón). Aita Nicolas-ek 84 urte zituen eta endekapenezko gaixotasun baten aurka borrokan egon zen denbora luzez, baina horrek ez zion eragotzi Aita Santu Frantzisko jesuitarekin topo egitea joan den azaroan Japoniara egindako bisitan.

Arturo Sosa Aitak, jesuita guztiei bidalitako gutun batean, adiskide bikaina eta ebangelioko gizona bezala deskribatu du, besteak beste, Adolfo Nicolás SJ.
Ondorengo estekan, Jesusen Lagundiak bere heriotzaren inguruan emandako informazioa ikus dezakezue.

Goian Bego Adolfo Nicolás SJ.

Argazkia: Espainiako Jesusen Lagundia.

COVID-19aren ondorengo eskola: pedagogia, soziabilitatea eta espazioak

Maiatzaren 19an, Mahi-Mahi-ek antolatuta, COVID-19ren ondorengo eskolaren inguruko jardunaldi digitala ospatu zen.

Irailean eskola nolakoa izango den ez dakigu eta, horren inguruan dauden galdera ugariei erantzuteko asmoz, jardunaldian parte hartu zuen aditu-taldeak hausnarketa sakona egin zuen.
Parte-hartzaileen artean, besteak beste, Amaia Arzamendi egon zen, Iparraldeko Jesuitak ikastetxeen koordinatzailea.

Ondorengo estekan, jadrunaldia ikus dezakezue.

Jesuitak
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.