Ikasle daniarrak Donostian izan ditugu

Ikasturte berri honi hasiera paregabea eman die lehenengo batxilergoko ikasleek Hizkuntz Proiektuaren baitan gauzatzen diren Elkartrukaketak esperimentatuz. Ikastetxean garrantzi handia ematen diogu komunikazio gaitasunak lantzeari, eta ingelesezko komunikazio trebetasuna hobetzeko helburuari jarraiki, Danimarkako ikasleak izan ditugu bisitan.

Irailaren 23tik 27ra bitartean, ikastetxeko 27 familiek beren etxeko ateak ireki dizkiete Danimarkako Naesgaard Efterskole ikastetxeko 27 ikasleri. Naesgaard Efterskole ikastetxea Stubbekobing izeneko herri txiki batean kokatzen da, Copenhagetik 125km-ra hain zuzen ere, eta natura, kirola eta arte konpetentziak lantzen dituen bigarren hezkuntzako ikastetxea da.

Iraileko 5 egun horietan, Danimarkako ikasleek hainbat plan turistiko eta kultural bizitzeko aukera izan dute gure hirian zehar. Goizetan, astelehenetik hasita, Aquarium-a bisitatu zuten lehenengo. Ondoren, euskal kultura gastronomikoan murgilduz, Astigarragako Sagardo Etxera joan ziren, eta asteazkenean berriz, Donostian hain esanguratsuak diren Urgull mendia eta Santa Klara irla bisitatu zituzten. Arratsaldeak bakoitzari egokitu zaion familiarekin egoteko uneak izan dira, eta hauekin ekintza ezberdinak burutu dituzte; besteak beste, Errealaren partidua ikusi, surf-a egin edo Alde Zaharreko pintxoak jan.

Familiek zein ikasleek esan digutenez, Elkartrukaketa primeran atera da eta esperientzia zoragarria izan da guztientzat. Kultura eta bizi ohitura ezberdineko pertsonak ezagutzeko aukera eskaintzeaz gain, ingelesez aritzeko aukera ematen die Elkartrukaketak ikasleei, ahozkotasuna landuz.

Ikasle daniarrak dagoeneko beren etxeetara itzuli badira ere, ez da adiorik izan, harrera eman duten ikasleak Danimarkara bidaiatuko baitute apirilean.

Vi ses snart!
p_20180924_084314

MAGIS Donostiaren lehen topaketa

Pasa den urtarrilaren 26an, MAGIS Donostiaren lehen topaketa gauzatu zen. MAGIS Donostia bertako gazteak fedean eta esparru pertsonalean garatzeko elkargunea da.
Ekimena Gipuzkoako Jesusen Lagundiko gazte helduek identifikatutako behar baten ondorioa da. Ekimenak alor desberdinetako gazteak elkartu zituen, besteak beste, Arrupe Elkarteko begiraleak, sendotza prozesua egin duten ikasle-ohiak, Donostiako Loiola Zentroko abesbatzako gazteak eta inaziotar inguruko unibertsitateko lagunak.

Jesuitak Donostiako begirale eta pastoralistek diotenez, proiektu hau Josemi Goldaracenak sj. behin eta berriz errepikatzen zuen esaldi baten ondorio da: “gure pitxarra bete behar dugu besteei edaten emateko”. Topaketa honetan 18 gaztek parte-hartu zuten. Modu pertsonalean zein taldeka otoitz egiteko denbora partekatzeaz gain, gazteek ere elkarrekin sortzen ari diren proiektu honekiko ilusioa elkarbanatzeko aukera izan zuten.

DBH 3, Goazen!

Hemen duzue DBH3ko ikasleek Euskararen Egunaren baitan egin zuten bideokliparen aurkezpena!
Euskararen Eguna ospatzeko asmoz, DBH3ko ikasleek Goazen telesail ospetsuaren bideoklipa grabatzeko proposamena luzatu zuten ikasgelan. Esan eta egin! Ideaz gain, ikasleek kamera hartu, antzeztu eta bideoaren edizio guztia egin zuten. Hona hemen emaitza!

Zorionak!

Elkarrekin gehiago gara topaketa

24 ordu baino ez ziren izan, baina probetxu handikoak MAGIS topaketan bildutako bataz besteko 100 gazteentzat.

Baina, zer da topaketa hau? Duela bi urtera arte Arrupeko topaketa zen honek aforoa handitu du igaziotar gazte eta helduak bertan sartuz. 18 eta 30 urte bitarteko gazteak biltzen ditu topaketak, plataforma desberdinen bitartez boluntario direnak eta ignaziotar espiritualitatearen arabera bizi direnak, alegia.

Topaketa azaroaren 3an, ostirala, hasi zen, gaueko 20:00etan. Aurtengoan gure ikastetxeari zegokion anfitrioi izatea, beraz, photocall, berrelkarketa eta motxilak kokatu ondoren, lehen ekimena iritsi zen: komunitate arteko azoka. Beran Euskadi eta Nafarroako gazte talde jesuitak ugari ezagutu genituen: Tuterako Montaña Quetzal taldea, Iruñeako Arrupe, Iruñeako Unibertsitateko Komunikatea, Scouts V Tropa Pamplona, Arrupe Bilbao, MAGIS Bilbao, Indautxuko Scout-ak, Cofradía Santa Eucaristía Indautxu, CVX Bilbao, Fundación Ellacuría, ALBOAN, Arrupe Durango eta Arrupe Donosti. Arlo honetan bakarrik ez gaudela jabetzeko beste une bat izan zen azoka; elkarrekin gehiago garela kontziente izateko.

Larunbateko jornada esker onaren inguruan gauzatu zen, aurtengo indar lerroen leloa oinarri. Goiz osoan zehar begirada atzera bota genuen, gure historia gogoratu eta gure egunerokoari begiratuz: eskerrak emateko momentu onak, krisiak, erabakiak, pertsonak… Honez gain esker onaren artista izateko ere aukera izan genuen, material desberdinen bitartez egindako hausnarketa irudikatzeko, alegia. Honekin batera, beste komunitateekin lana partekatzeko aukera izan genuen.

Arratsaldean ignaziotar MAGIS-a pixka bat gehiago ezagutu ostean, Esti, Iñigo eta Miren-en testigantzak entzun genituen, euren egunerokotasunean esker ona eta Magis-a nola bizitzen duten azaldu ziguten. Beraiekin bizitakoaren ondoren eta topaketari amaiera emateko Eukaristia ospatu genuen. Giroan bizitako gauza on guztiengatik esker ona sentitzen zen.

24 ordu baino ez ziren izan, baina nahikoa uharte independenteak ez garen guren bizitzetan esker ona sentitzeko eta pertzibitzeko.

Laura Flores
Arrupe Donostiako Arduraduna
*Testu originala Gazteleraz