Jesuitak Donostia Tour Birtuala

360º-ko mapa honekin Donostiako Jesuitak ikastetxean bisita birtual bat egin dezakezu. Gure ikastetxeako gelak eta espazioetan zehar ibili.

Gure instalazioak ezagutu ahal izango dituzu. 2 urteko geletatik batxilergoko klaseetara sartu ez ezik, eremu komunak, jangelak eta kanpoaldea bisitatzeko aukera ere izangu duzu. Ikastolako txoko guztiak ia “in situ” ezagutzeko ibilaldia.

Eremu bakoitzean espazioaren deskribapen labur bat, eredu pedagogikoari eta etapa bakoitzean egiten diren jarduerei buruzko informazioa eta ikastetxean egiten den hezkuntza prozesua hezitzaileen hitzetan kontatzen duten azalpen bideoak aurkituko dituzu.

Eta matematikak logika eta ulermena sustatuz landuko bagenitu?

ABN metodologia (Abierto en Números), matematikak era manipulatiboan, esperimentalean eta, batez ere, pertsonalizatuan lantzeko Jesuitak Donostian aukeratu dugun metodologia da, hau da, ikasle bakoitzaren erritmoak errespetatzen dituena.

Haur Hezkuntzatik, matematiken lanketa logikan oinarrituz lantzen dugu. Orain arte, ikasle askok modu automatikoan barneratzen zituzten zenbakiak. ABN metodologiak, aldiz, ikasleen eguneroko errealitatean dauden objektuak erabiliz zenbakiak ukitu, mugitu eta kontatzeko dinamikak proposatzen ditu. Honi esker, kontzeptuen ulermena sustatzeaz gain ikasketa esanguratsua izan dadin bermatzen da. Gainera, ABNk ez du modu bakar bat ezartzen emaitzara iristeko, modu anitz proposatzen ditu; ondorioz, ikasle bakoitzak bere ikasketa bide propioa egin dezake.

ABN, matematikak ikasteko modu desberdin bat da, ikasleen motibazioa sustatzen duena eta ikasleentzako matematikak erakargarriak izan daitezen indartzen duena. Nola lantzen dugun ezagutu nahi duzu? Jarraian duzun bideoan azaltzen dizugu.

TopaGROS, Gabonetako janari bilketa

Abenduaren 18an, larunbatean, TopaGROS ekimenean parte-hartu zuten DBH 3. eta 4. mailako ikasleek. Arrupe Elkartearen bidez, eta San Inazio Parrokiarekin elkarlanean gauzatzen den ekimena, aurten bai, aurrera eramateko aukera izan genuen. Groseko supermerkatuetan janari bilketa egin zuten ikasleek behar gehien dituzten familia eta pertsonen artean banatu ahal izateko.

Arrupe Elkarteak sareetan aipatu zuen bezala, larunbatean Gros auzoa argi berezi batekin argiztatu zuten gure ikasleek. Ikastetxearen izenean, harrotasuna baino ezin dugu sentitu gure ikasleak horrelako egitasmoetan inplikatuta ikusten ditugunean.

Besteei laguntzeko pertsonak heztea da gure proiektuaren bihotza, eta gure ikasleak bide honetan inplikatuta ikusteak gorpuzten du adierazpen horrekin esan nahi dugun guztia. Mila esker bertan egon zineten guztiei.



Ikasketa pertsonalizatua autonomiaren lanketaren bidez

Pertsona oro iristen gara mundu honetara paregabe egiten gaituzten talentu eta gaitasunekin. Denak anitzak, desberdinak. Denak apartak. Batzuetan ordea, zaila egiten zaigu identifikatzea. Zein eragin du ikasteko moduak honetan?

Mundua askotarikoen leku den bezala, gure ikasleak ere askotarikoak dira. Horregatik, Jesuitak Donostian gure ikasleei euren talentua bilatzen, identifikatzen eta indartzen lagundu nahi diegu. Ikasketa ibilbide pertsonalizatu bat eskaini, gure onena emanez, ikasle bakoitzaren bertsiorik onena garatzeko.

Nola lantzen dugu pertsonalizazioa? Gaur badakigu ikasketa pertsonalizatua bermatzeko autonomiaren lanketa funtsezkoa dela. Autonomiaren garapena ez da modu automatikoan ematen. Autonomia modu pautatu, sistematizatu eta planifikatuan landu behar dugu, eta horretan gabiltza murgilduta. Lehen Hezkuntzako hezitzaileek bideo honetan azaltzen digute nola lan egiten dugu.

Gehiago jakin nahi al duzu?

Gure programatzaile gazteak!

Gaitasun digitala lantzearen garrantzia dela eta, duela urte batzuk robotika eta programazioa txertatu ditugu Lehen Hezkuntzako kurrikulum-ean, lehen mailatik 6. mailara arte. Etapa osoan zehar arlo honi lotutako gaitasunak lantzen dituzte ikasleek, euren bideo-jokoak diseinatzera iritsiz! Nahikari Lopezek, Lehen Hezkuntzako hezitzaileak bideo honetan azaldu egiten ditu.